2013ko jaialdiari agur esan behar diogu
Asteburuan ospatu berri dugu Urdufolk jaialdiaren lehen edizioa eta lehenik txapeldunak zoriondu beharrean gaude. The Fatty Farmers taldeak eskuratu du lehen saria, bigarren Maut Project sailkatu da eta Kherau taldea hirugarren izan da. Epaimahaiaren erabakia alde batera utzita partaide guztiak zoriondu nahi ditugu, erakutsitako maila eta gure hirian sortutako giro ederra dela eta.
Honekin batera, maila handiago edo xumeagoan proiektu hau gauzatzea posible egin duten talde zein norbanakoei gure esker ona adieraztea derrigorrezko ikusten dugu: FiTaFik, Radio Euskadi, jai batzordea, Tologorri Parapente Taldea, Aduana hotela, Aiaraldea Komunikazio Leihoa, Cesar Ibarretxe, Audiomic, Kepa Calvo, Loinaz Merino, Irati Ortiz de Pinedo, Javi Palacios, Kike Mora, koldo Ulibarri, Maite Garcia, Pedro Luis Gutiérrez, Andima Landaluze, Endika Rozas, Txemi Garcia eta saltsa hau guztia muntatu duten Iñaki Plaza, Joseba Urruela eta Nadia Paz. Eskerrik asko, beraz, zuen ekarpenagatik eta horren umoretsu aritzeagatik.
Zozketan ateratako zenbakiak ere gogoratu nahi ditugu:
-Lehenengo saria 914 zenbakiari dagokio, 318 zenbakia erretserban egongo litzateke.
-Bigarren saria 142 zenbakiari dagokio, 814 zenbakia erretserban egongo litzatekeelarik.
Gogoan izan, saritutako txartelik izatekotan Kultur Etxeko bulegoetan agertu behar duzuela 15 eguneko epean.
Kontzertuak asteburu honetan izango dira
Epaimahaiak talde finalistak hautatu ditu
Hauek dira abuztuaren 31an Urduñako Foru plazan Urdufolk folk taldeen lehiaketako finalerako epaimahaiak hautatutako hiru taldeak:
-Kherau, Euskal Herritik
-Maut Project, Zaragozatik
-The Fatty Farmers, Toledotik
Lehiaketara aurkezteko epea abuztuaren 4era arte luzatu dugu
Oraindik garaiz zaude Folk Taldeen Lehiaketan parte hartu nahi baduzu, izan ere abuztuaren 4era arte epeak zabalik jarraitzen du.
Eman izena HEMEN, edota Urdufolk@gmail.com helbidean.
Jaialdiaren datak zehaztu ditugu
Urdufolk jaialdiaren data berriak zehaztu ditugu, abuztua eta iraila artean ospatzen diren koroatze jaien baitan burutuko da jaialdia. Gauzak horrela hauexek izango dira jaialdiaren datak: