2015

Aurtengo lehiaketako finalistak hautatu ditugu

Epaimahaiak 2015eko Urdufolk lehiaketako finalistak hautatu ditu: Lochlainn, Klof eta Ángela Furquet izan dira hautatuak; hortaz, talde hauek arituko dira irailaren 4ean Foru plazako oholtzan.

Lerro hauetatik eskerrak eman nahi dizkiegu lehiaketan izena eman duten taldeei, izan ere parte hartze handia eta anitza izan du lehiaketak.

Jaialdia borobiltzeko, irailaren 5ean Alboka 2.1 eta Gabacho Maroconnection arituko dira.