Aurtengo jaialdia prest dugu
Irailak 1 ostirala
19:30 El Trasno Asturiaseko taldearekin kalejira
20:30 Foru Plazan, Urdufolk musika-taldeen V. lehiaketako finala: Khidòu (Madril)
22:00 Foru Plazan, kontzertua: Iñaki Plaza & Band + gonbidatu bereziak: Tejedor, El Trasno Gaita Banda, Ialma eta Garikoitz Mendizabal
Irailak 2 larunbata
12:30 Kalejira El Trasno Gaita Banda asturiarraren eskutik
20:30 Foru Plazan, Urdufolk musika-taldeen V. lehiaketako finala: Bruna Sonora (Madril)
21:30 Foru Plazan, kontzertua: Ialma (Galizia / Belgika)
23:15 Foru Plazan, Foru Plazan, Urdufolk musika-taldeen V. lehiaketako finala: EnVerea (Extremadura)
Aurtengo txapelketako finalistak hautatu ditugu
Epaimahaiak aurtengo Urdufolk Folk Taldeen Txapelketako talde finalistak hautatu berri ditu. Finalistak Khidòu (Madril), Enverea (Extremadura) eta Bruna Sonora (Madril) taldeak izan dira, datozen irailaren 1 eta 2an arituko dira Foru Plazako oholtzan, aurtengo jaialdiko finalean.
Abian da 5. Urdufolk jaialdia eta folk taldeen txapelketa
2017ko Irailaren 1 eta 2an izango da Urduñako Foru plazan.
Lehiaketan izena emateko epea zabalik dago datorren uztailaren 31ra arte. Bertan folk musika lantzen duten era orotako musika taldeek izena eman dezate. Lehiaketako irabazleak 1.000 euroko saria izango du eta finalistek 500 eurokoa.