2018

Aurtengo jaialdiko partaideak aurkeztu ditugu

Urdufolk Txapelketako talde finalistak hautatu berri ditu epaimahaiak, La Kabhala Band (Toledo), Alicia Alonso & Guillermo Copello (Ciudad Real eta Argentina) eta The Taverners taldeak (Burgos) arituko dira nor baino nor.

Jaialdia osatzeko Ipar Euskal Herritik Bidaia  taldea (Mixel Ducau eta Caroline Phillips kantariekin), Xabi Aburruzaga Trio hirukotea, Asturiaseko El Trasno gaitajoleak, Dja, Getxa Goi Txistulari banda eta abar luze bat izango dira ere taulagainean.

Jaialdi berria abian

Urdufolk Folk jaialdia eta Folk taldeen lehiaketako edizio berria abian da, jaialdia abuztuaren 31an eta irailaren 1ean izango da Urduñan.

Dagoeneko Folk taldeen lehiaketan emateko epea zabalik dago, uztailaren 15era arte izango da aukera hori. Bertan folk musika lantzen duten era orotako musika taldeek izena eman dezate. Lehiaketako irabazleak 1.000 euroko saria izango du eta finalistek 500 eurokoa.