2019

Aurtengo jaialdiko partaideak aurkeztu ditugu

Urdufolk Txapelketako talde finalistak hautatu berri ditu epaimahaiak, Kimu Txalaparta (Euskal Herria), Tündra (Errioxa), Innerlands (Valentzia) eta Parradust (Euskal Herria) arituko dira nor baino nor.

Jaialdia osatzeko Enekora (Euskal Herria) eta Lépoka (Valentzia) izango dira ere taulagainean.

Jaialdi berria abian

Urdufolk Folk jaialdia eta Folk taldeen lehiaketako edizio berria abian da, jaialdia abuztuaren 30 eta 31ean izango da Urduñan.

Dagoeneko Folk taldeen lehiaketan emateko epea zabalik dago, uztailaren 21era arte izango da aukera hori. Bertan folk musika lantzen duten era orotako musika taldeek izena eman dezate. Lehiaketako irabazleak 1.000 euroko saria izango du eta finalistek 500 eurokoa.