Lehiaketaren oinarriak

URDUFOLK Nazioarteko 6. lehiaketa

2018ko irailaren 1ean

Urduñan (Bizkaia)

PARTE HARTZAILEAK:

Lehiaketa talde anitzei zabalik dago, bakarlariak, bikote zein hirukoteak eta orokorrean folk musika lantzen duten era orotako musika taldeak ( Erritmo etnikoak, World Music, Folk, Fusioa eta abar)

IZEN EMATEA:

Lehiaketan parte hartu ahal izateko, partaideek behean zehazten diren helbideetara honakoa bidali behar dute:

-3 abestirekin osatutako grabazioa, hau diska izan daiteke, maketa edo formatu elektronikokoa (MP3). Grabaketak 3 abesti baino gehiago izango balitu, epaimahaiak aurreneko hiruak bakarrik kontuan hartuko lituzke, kontrakorik garbi adierazten ez bada.

-Partaidearen informazio txosten labur bat, kontaktu datuekin osatua (emaila, telefonoa eta posta helbidea).

Izen ematea eskatutako informazioarekin batera honako helbidera igorri beharko dira:

Urdufolk@gmail.com helbidera “2018 Izen Ematea” zehaztuz. Honetaz gain http://www.urdufolk.eus helbidean izena emateko formulario izango da.

AURKEZTEKO EPEA:

Izena emateko epea 2018eko uztailaren 15ean itxiko da.

FINALISTEN HAUTAKETA:

2018eko abuztuaren 5an epaimahaiak bere erabakiaren berri emango du, finalean parte hartzen duten 10 partaideen izendapena emanez (posible den neurrian), estimatutako merituekin zerrendatuak. Antolatzaileak lehen hiruekin kontaktuan jarriko dira eta lehiaketaren Urduñan irailaren 1ean burutuko den finalean parte hartzera gonbidatuko dituzte. Taldeotako baten batek parte hartzea baztertuko balu, antolatzaileek zerrendako hurrrengoarekin kontaktuan jarriko liratezke, eta horri jarraiki hiru finalistak osatu arte. Jarraian, http://www.urdufolk.eus webgunean emaitzak argitaratuko dira, erabakia gainontzeko parte hartzaileei modu honetan helarazteko.

ERABAKIA ETA SARIAK:

Kontzertua behin bukatu, epaimahaiak bere erabakia adieraziko du, erabakia apelaezina izango da.

Sariak honakoak izango dira:

-Lehen sailkatua: 1000€

-Bigarren sailkatua: 500€

-Hirugarren sailkatua: 500€

Hautatutako 3 taldeak lehiaketako diskoa promozionala sortzeko bi abesti utziko dituzte derrigorrean. Talde guztiei egonaldia izango dute, lehiaketaren antolatzaileen koordinazioaren eskutik.

EPAIMAHAIEKO KIDEAK:

Oraindik baieztatu gabe badago ere, epaimahaia euskal kulturako kide desberdinek, folk jaialdietako antolatzaileek eta musika kazetariek osatuko dute.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s